"La quinta planta" bere obra aurkeztuko du bihar Itxartu antzerki taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010eko abenduaren 16a

Ainhoa Txopitearen zuzendaritzapean, bihar, ostiralarekin, Itxartu antzerki taldeak "La quinta planta" obra aurkeztuko du. Antzezlan hori Rosane Mateo bere kidearen obra da. Hitzordua arratsaldeko zortzietan jarri dute, Villamonte kultur etxean. Aipatu lana Mateok idatzitako lehen antzezlana da eta antzerki taldeko zuzendari eta aktore ezaguna den Mikel Albisuren "babes osoa" du, arduradunek jakinarazi dutenez. Ikuskizuna espainolez egingo dute eta sarrera doakoa izango da. Argazkian, Itxartu antzerki taldeko hainbat kide / © Itxartu antzerki taldea.