Arratsaldean kanporatu dituzte gaur Erandio Landako
Ertzain-hirian itxialdia abiatu duten ELAko delegatuak, Europa Press albiste agentziak zabaldu duenez. Sindikatu nazionalistak helarazitako oharrean oinarrituz, hustean Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua bera izan dela zehaztu du aipatu iturriak, erabaki horren bidez “langileen ordezkarien bidezko protesta oztopatuz”. ELAk azaldu du arratsaldeko bostak aldera Jose Maria Etxegaray Giza Baliabideen zuzendariak eta Erandioko Unitateko buruzagiak lagunduta agertu dela Ares. Goizetik negoziazio mahaia biltzeko erreserbatutako gelan sartuta zeuden ELA-Ertzaintzaren ordezkariak. Sindikatuaren arabera, “bere jarduera-plan berriekin ertzainei eta euskal jendarteari gezurretan ari zaie” Herrizaingo sailburua. Hori dela eta, "herritarren zerbitzura dagoen eta lan-baldintza duinak dituen Ertzaintza" aldarrikatzen jarraituko dutela adierazi du. Argazkian, Ares sailburua eta Lopez lehendakaria Erandio Landako Ertzain-hirian pasa den maiatzean / cc-by
Irekia.net - Eusko Jaurlaritza.