Bertan bizitzeko Larrabetzun eta Sopelan etxe bana okupatu zuten neska-mutilei jarritako isunak ordaindu ahal izateko, bihar, larunbata, kontzertua egingo dute Itzubaltzeta gaztetxean. Horrenbestez, iluntzeko zortzietatik aurrera, Atadxs a nada punk rock talde itzubaltzetarrak, Nerviosah Bilboko hardcore banda eta Palentziatik heldutako Los Kebraos laukoteak joko dute zentro sozialean. Azken horiek Cicatriz punk talde ezagunaren abestiak interpretatzen dituzte. Hori bukatuta, 90eko hamarkadara bueltatuko dira, garai horretako musika jarrita. Gauzak horrela, gaztetxera mozorrotuta joatea eskatu dute. Sarrera 3 eurotan jarri dute. Argazkian, Sopelan, Ganebarri gaztetxea izandakoan sartu ziren neska-mutilak / © Gazte Asanblada Sopeloztarra.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!