Metro Bilbao garraio enpresako zuzendaritzak epaitegian salaketa jarriko du, abenduaren 21erako eta 22rako deitutako
lanuzteak legez kanpokoak direla uste duelako. Horrez gain, enpresa batzordeari beste bilera bat egitea eskatu dio, metroak Gabon-gauean ibil daitezen. Akordiorik lortzen ez badute, "bizkaitarrek pairatu beharko dituzten kalteen ardura izango du beste aldeak", zuzendaritzaren aburuz. Enpresa batzordearen jarrera "arduragabea eta itxia" adierazi du gaur Ernesto Gasco Metro Bilbaoko presidenteak. Gaineratu duenez, "Gabon-gauean metroa irekitzea negoziatzea baztertu dute orain arte". Zerbitzu publikoa eskainiko dela bermatzeko, enpresa batzordeari datorren astelehen arratsaldean beste bilera bat egitea eskatu diotela adierazi du Gascok. Argazkian, Ernesto Gasco Metro Bilbaoko presidentea aurreko prentsaurreko batean / cc-by Irekia.net - Eusko Jaurlaritza.