Larunbatean, Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" Itzubaltzeta / Romoko euskal preso politikoa Villanublako espetxean bisitatu eta etxerako bidean zetozela, istripu larria izan zuten Algortako lagun bik Valladoliden bertan, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. "Lagun biek kolpe ugari hartu zituzten eta autoa desegiteko gelditu da. Ospitalean izan ondoren, lepoko bana jarri dizkiete eta tratamenduan dira minak arintzeko. Dagoeneko biak etxean daude", azaldu du errepresioaren kontrako erakundeak. Istripua eguerdian gertatu zen, beste auto bat aurreratzeko maniobran frenatu eta kotxeak zibarena egin ostean, irauli eta errepidetik kanpora joan zenean. "Istripua oso fuertea izan zen eta pozik esan ahal dute onik atera zirela", amaitu du Uribe Kostako AAMk. Argazkian, auzotar bat Iñaki Gonzaloren irudia eskuetan.