Metro Bilbao garraio enpresako langileek deitutako
lanuzteen aurrean,
"zerbitzu minimoak" finkatu ditu Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak. Biharko San Tomas egunean bi ordutako geldialdi bana egingo dute goizez eta arratsaldez. Gauzak horrela, 10:00etatik 12:00etara, ordu bakoitzeko sei tren ibiliko dira norabide bakoitzean, Etxebarri eta Bidezabal / Plentzia artean. Guztira, 24 konboi beraz. Etxebarri eta Santurtzi artean ere beste horrenbeste metro egongo dira. 18:00etatik 20:00etara, berriz, bost izango dira ordu eta noranzko bakoitzeko ibiliko diren garraioak. Orotara, hogei Etxebarri eta Bidezabal / Plentzia artean eta beste hogei Etxebarri eta Santurtzi artean. Bitartean, lanuztearekin bat (10:00etatik 12:00etara), Metro Bilbaoko bulegoen aurrean egingo dute elkarretaratzea goizez langileek. Argazkian, Bilboko Hurtado Amezaga kaleko Bizkaiko Batzar Nagusien aretoaren aurrean elkartu ziren ostegunean Metro Bilbao garraio enpresako 130 langilek baino gehiagok / ©
LAB Metro Bilbao.