Xabier de la Maza gazte gorliztarra 2009ko abenduaren 18an atxilotu zuen Espainiako Poliziak, azaroan burututako 34 gazteen aurkako sarekadarekin lotura zuelakoan. Hiru egunez inkomunikaturik egon ondoren, Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epaileak espetxera bidali zuen. Inkomunikazioa altxatu ostean, poliziaren esku egondako egunetan etengabeko mehatxuak eta irainak jasan zituela salatu zuen mutilak. Egun, Alacant aldeko Fontcalent espetxean daukate, Gorlizetik 825 bat kilometrotara, autoz joateko. Alfonso Etxegarai plentziarrak, berriz, 25 urte bete ditu aurten deserrian. 1986ko abuztuaren 14tik dago munduko herrialderik txiroenetakoa den Sao Tome eta Principeko Errepublika Demokratikoan, Gineako Golkoko 1.001 kilometro koadroko eta 160.000 bat biztanleko herrialdean.
Ikusi Koska irratiak landutako bideoa:
"Xabi eta Alfon etxera!" lelopean, larunbat arratsaldean 160 lagunetik gora egin zuten manifestazioa Gorliztik Plentziara. Izan ere, aipatu egunean urtebete zen Espainiako Poliziak Xabier de la Maza gazte gorliztarra atxilotu zuela, 34 gazteen aurkako sarekadarekin lotura zuelakoan. Alfonso Etxegarai plentziarrak, berriz, 25 urte egin ditu aurten deserrian, Afrikako Sao Tome uharte txikian. Arratsaldeko hotzean, udaletxe plentziarrerako bidea egin zuten Eliz plaza gorliztarrean batu ziren gizon-emakumeek. Bertara helduta, Xabiren lagun koadrilak, bi herrietako gazte asanbladak, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak eta herriko koadrilak elkartasun