Irailaren 25ean Euskal Herriko hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialek "Bake bidean aterabide demokratikoen akordioa" izenpetu zuten Gernikan. "Gatazka politikoa eta borroka bortitza bake-eszenatokirantz eta konponbide demokratikorantz bideratzeko Euskal Herrian bizi dugun aukera" baliatzea da sinatzaileen helburua. Akordioaren helburu zein edukiak era zuzen batean aurkezteko asmoz, ez dira gutxi egiten ari diren ekitaldiak. Getxo udalerrian herriz herri egingo dituzte aurkezpenak. Lehenengoa asteazken honetan, hilak 22, izango da, 19:30ean, Itzubaltzeta / Romoko kultur etxean. Hilaren 28an, berriz, Algortako Villamonte kaleko kultur etxean jarri dute hitzordua, ordu berean. Azkenik, urtarrilaren 12an, Getxoko Andra Mari pilotalekuan aurkeztuko dute
Gernikako Akordioa, 19:30etik aurrera. Argazkian, Gernikako Akordioaren sinatzaileek deituta, urriaren 27an, ehunaka eta ehunaka herritarrek egin zuten elkarretaratzea Bilboko Arriaga plazan, Imanol Beristain itzubaltzetarraren eta sarekada berean atxilotutako gazte independentisten espetxeratzea salatzeko.