Egitaraua herriz herri:
Algorta
Horra Horra Algortako Olentzero batzordeak hainbat ekitaldi antolatu ditu ostegun eta ostiralerako. Bihar, ostegunarekin, arratsaldeko seietan Zirika Zirkus pailazoen ikuskizuna egongo da. Ondoren, bertsolariak, berbena eta kalejira izango dira Taberna Ibiltaria musika taldearekin. Hurrengo egunean, ostiralean, 12:00etatik 14:00etara, puzgarriak, hanka-paluak eta jolasak egongo dira Zabala ikastetxean. Arratsaldeko bostetan, berriz, kalejira hasiko da Benantzion, eta Sarrikobaso, Ileta, Villamonte, Bolue, Algortako Etorbidea, Mariandresena, Telletxe eta Aretxondo zeharkatu ondoren, Portu Zaharrean amaituko da 20:00ak aldera, Olentzero erretzearekin. Bidean musika, bertsolariak eta abesbatzen kantuak izango dira, besteak beste.
Areeta
Berantzagi Dantza taldeak antolatu ditu jarduerak. Bihar, osteguna, 18:30ean, TTR Teatro taldeak, "Salam" izeneko antzezlana eskainiko du Eskoletako plazan. Hurrengo egunean, 11:00etatik aurrera, hainbat erakusketa eta tailer izango dira, erromeria, ipuin, dantzari eta bertso saioarekin batera. Kalejira 18:30ean hasiko da Artekale kalean eta, ondoren, Nagusi, Xake plaza, Zalama, Mesedeetako Ama eta Andres Larrazabal zeharkatuko ditu, Eskoletako plazan Olentzero erretzeko.
Itzubaltzeta / Romo
Zasi Eskola Dantza taldeak, Ziztu Bizian eta Itzubaltzeta / Romo eta Pinuetako Jai Batzordeak antolatutakoen artean, bihar, osteguna, 18:00etan Olentzero herrira jaitsiko da kalejiran. Hurrengo egunean, goizean zehar, kale animazioa izango da eta 17:30ean kalejira hasiko da Ezekiel Agirre kalean. Maiatzaren Lehena, Nafarroa, Zuberoa, Gobelaurre, Zubiak, Ganeta, Errekagane, Aurrezki Kutxa eta Ibaiondo kaleak zeharkatu ondoren, Santa Eugenia plazan amaitu eta Olentzero erreko dute.
Getxo
Itxas Argia dantza taldeak antolatuta, ohiko jaia izango dute Malakaten bihar. Hurrengo egunean, kalejira 17:00etan hasiko da Andra Mari kiroldegian eta Mati, Diliz, Saratxaga, Zientoetxe, Perune, Uri, Torrebarria, Benta, Geroa ikastola, Urduña mendatea, Benantzio eta Malakatetik zehar ibiliko da.
Neguri-Gobela
Negurin ere Olentzeroaren kalejira egingo dute aurten, Txatxalin Gobela Ikastolako Gurasoen Elkarteak antolatuta. Gaur bertan, arratsaldeko seietatik aurrera honako toki hauetatik ibiliko da kalejira: San Esteban erresidentzia, Aiboa eta Makaletako etorbideko elkargunea, DYAren eguneko zentroa, Gernika parkea eta Makaletako etorbidea.