Hainbat akuarela ikusgai daude gaurtik aurrera Algortako Torrene aretoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 20a, 21:22
Euskal Akuarelarien Elkartearen erakusketa abiarazi dute gaur, astelehena, Algortako Torrene aretoan. Bertan, taldeko 23 kidek hainbat gai jorratzen dituzten lanak erakutsiko dituzte. Ekimenarekin, teknika hori eta bere sekretuak gerturatu nahi dizkiote publikoari. Izan ere, aipatu elkarteak, ur-pinturaren sustapenean tradizio luzea du, akuarelaren teknika Euskal Herrian zehar oso hedatua baitago. Euskal Akuarelarien Elkartea 1945ean sortu zuten eta, ordutik hona, 180 talde-erakusketa baino gehiago egin ditu, horietan jarduera luzeko eta sari ugari lortu dituzten kideek parte hartu dutelarik. Argazkian, udal agintariak Torrene aretoan / © Getxoko Udala.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun