Metro Bilbaoko zuzendaritzarekin adostasunera heldu ostean, bihar hasi behar ziren
lanuzteak bertan behera utzi ditu enpresa batzordeak, hainbat hedabidek zabaldu dutenez. Dirudienez, garraio konpainiako arduradunek egindako proposamena onartzea erabaki du ELA sindikatuak, CIM, ESK eta LAB gutxiengoan utziz. Antza, CCOOk eta UGTk joan den astetik erabakia zuten bost egunetako geldialdirik ez babestea. Beraz, aho bateko akordiorik ez dute lortu, eguerdiko hamabietan hasita, 19:00ak pasata amaitu den batzarrean. Hori bukatuta, prentsaurrekoa eman dute Metro Bilbaoko arduradunek, Ernesto Gasco presidentea buru zela. Garraio enpresako arduradunen arabera, Gabon-gauean goizaldeko ordu batean hasiko da metro zerbitzua, lan egiteko prest dauden beharginak erabilita. Argazkian, Ernesto Gasco Metro Bilbaoko presidentea aurreko prentsaurreko batean / cc-by Irekia.net - Eusko Jaurlaritza.