Goizeko bederatzietan hasiko den tailerraren titulua "Oportunidades de la Cooperacion en la lucha contra el Cambio Climatico" izango da. Goizean zehar klima aldaketa eta horrek giza garapenarekin eta pobreziarekin duen harremana aztertuko dituzte. Gainera, horren kontra borrokatzeko tresnak eta generoaren berdintasuna bultzatzeko baliabideak ere eskainiko dituzte.
Dokumentala eta mahai-ingurua
Arratsaldean, 18:00etan, "Frenar el cambio climatico por el futuro de la humanidad" izenburuko dokumentala proiektatuko dute. Ondoren, mahai-ingurua egingo dute honako partaide hauekin: Jesus Quintana Nazio Batuen Nekazaritzaren Garapenerako Nazioarteko Foroko ordezkaria, Elena Apilanez genero ikuspegitik nazioarteko lankidetzako aditua eta Juantxo Lopez Ugalde, Equo Fundazioaren bultzatzailea eta Greenpeace erakundeko zuzendari ohia. Lehen hizlaria Nazio Batuek klima aldaketaren aurrean duten jarrerari buruz mintzatuko da; bigarrenak klima aldaketa genero arazo bezala izango du abiapuntu eta, hirugarrenak, gizarte zibila klima aldaketaren aurrean.