Bihar, etzi eta Gabon-egunean jai hartuko du UKBERRI.NETek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 21a, 00:19
Jai egun arrotzei intsumisioa eginez, urriaren 12an eta abenduaren 6an lan egitea erabaki genuen Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitalean dihardugun langileok. Hilaren 7an ere ez genuen libratu. Baina, behargin guztiei urtean dagokien jai egun kopurua osatzeko asmoz, biharko Santo Tomas egunean, etzi eta Gabon-egunean lanik ez egitea erabaki dugu. Hori dela eta, UKBERRI.NETen jarioa motelagoa izango da aipatu egunetan eta, horregatik, barkamena eskatu nahi dizuegu webguneko irakurle fidel zareten guztioi. Halaber, "Koskaberri" albistegirik ez da izango. Ostegunean izango gaituzue berriro uhinetan, Koska irratian, FMko 108.0n. Ohiko lez, iluntzeko 8:30ak aldera.
Bestalde, gogoratu gurekin harremanetan jartzeko (informazioa helarazi, deialdiak zein prentsa oharrak bidali, gertaeren berri eman...) hainbat bide badituzuela: telefonoz, 944 910 476 zein 652 764 387 zenbakira deituz; e-postaz, ukberrinet[abildua]ukberri.net helbide elektronikora idatziz; edo zuzenean bulegora hurbilduz. Animatu zaitezte! Zuek ere izan zaitezkete albiste iturri!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun