Larunbatean, hilak 18, Abiadura Handiko Trenak dakarren neurrigabeko gastu ekonomikoa salatzeko, Hego Euskal Herri osoan ehun mila sasi-isun banatu zituen
Mugitu! Mugimenduak (M!M); tartean Leioan. "Isunaren formatua erabili dugu herritarrak AHTak zuzen-zuzenean eragiten diela konturatu daitezen. Zentzu horretan, Isunek poltsikoari egiten dioten mina eta duten kutsu inposatzailea ezin argigarriagoa egin zaigu AHTren benetako kutsua azalarazteko", adierazi dutenez. Beti presaka dabilen exekutiboaz barre eginez azaldu zuten isunen ekintza Iruñean, eta Bilbon ere azalpenak eman zituzten ustezko agenteek, Zapatero eta Lopez presidenteak AHTren gastuen ondorioz larru gorritan zeuden bitartean (
Ikusi argazkiak). Bestalde, Uribe Kostako LZPren Aurkako Asanbladak zozketa egin du jada eta zenbaki sariduna 313 suertatu da. Irabazleak produktu ekologikoez betetako saskia jasoko du. Argazkia: © Mugitu! Mugimendua.