Abenduaren 24an, Gabon egunean, Astrabuduan eta Altzagan izango dira kalejirak. Batetik, 18:00etan, Ignazio Aldeko plazatik abiatuko da Olentzero, ohiko ibilbidea egiteko, Trabudu Dantzari Taldeak antolatuta. Hala ere, goizez, 11:00etatik 14:00etara, umeentzako jarduerak eta tailerrak izango dira Josu Murueta plazan. Bestalde, Altzagan bi kalejira izango dira aldi berean. Uztargi Dantza Taldeak deituta, Bekoatik abiatuko da kalejira 17:30ean. Desanexio, Ibarrondo, Benjamin anaia, Txorierri, Obieta, Geltoki, Jado, Jose Luis Goioaga, Obieta eta Bereterretxe zeharkatuta, azoka zaharrean amaituko dute. Gautxoriak, Irrintzi, Altzaga ikastolako Gurasoen Elkartea eta Erandioko Gazte Asanblada, berriz, 18:00etan abiatuko dira udaletxeko plazatik, kalerik kale kantuan aritzeko. Besteak beste, San Jeronimo, Txinboak, Obieta, Benjamin anaia, Ibarrondo, Altzagako ibarra, Obieta, Tartanga, Jado eta Jesus Aranburu kaleak zeharkatuko dituzte. Udaletxeko plazara bueltatuta, 20:00ak aldera, "Olentzero eta Mari Domingi" lana antzeztuko dute gazte asanbladako kideek eta suaren inguruan dantzak egingo dituzte.
Haurrentzako parkea eta ikuskizunak
Bien bitartean, Erandioko Udalak beste hainbat jarduera antolatu ditu neska-mutilentzat, Gabonen oporraldiari begira. Besteak beste, Altzagako kiroldegian, puzgarriak, tailerrak, jolasak, simulagailuak eta abar izango dira, abenduren 26tik 30era, sarrera dohainik. Ordutegia, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara izango da. Horrekin batera, egun horietan, baina Altzagako azoka zaharrean, antzerki saioak ere egongo dira, 19:30ean. Sarrerak euro batean daude salgai jada Kultura Sailean. Urtarrilaren 2tik 5era, baina, Astrabuduako kiroldegira aldatuko dute haurrentzako parkea eta Josu Murueta kultur aretoan egingo dituzte ekitaldiak.
Horrenbestez, honako hauek izango dira ikuskizunak:
Abenduak 27, astelehena
Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoak: "Konfetti" ikuskizuna, euskaraz (4 urtetik gora)
Abenduak 28, asteartea
Kalika Teatro: "Olentzeroren gutunak" antzezlana, euskaraz (4 urtetik gora).
Abenduak 29, asteazkena
Patata Tropikala: "Baso sorgindua" antzezlana, euskaraz (3 urtetik gora).
Abenduak 30, osteguna
Erre Produkzioak: "La flor de la Antartida" antzezlana, espainolez (3 urtetik gora)
Urtarrilak 2, igandea
Patxin eta Potxin pailazoak: "Kresalen usaina" ikuskizuna, euskaraz (familiarra).
Urtarrilak 3, astelehena
Teatre Nu antzerki taldea: "Aitona Matias" txotxongilo saioa, euskaraz (4 urtetik gora).
Urtarrilak 4, asteartea
"Gru, mi villano favorito" filma espainolez (adin guztietarako).