Zabala getxoztarrak eta Andikoetxea urduliztarrak sari bana jaso dute Santo Tomas azokan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 22a, 15:31
Giro beroa izan zen atzo Bilboko Areatzan eta Plaza Barrian, Santo Tomas azokaren harira. Bilboko Konpartsek jarritako egitarau oparoak eta nekazaritza azokak erakarrita, euripean eta egun buruzurian ohi baino jende gutxiago batu zen arren, 296 saltokietan jardun zuten ehunaka baserritarrek jeneroaren zati handi bat saltzea izan zuten. Poz hori baino handiagoa izan zen Adela Andikoetxea Urdulizko baserritarrak eta Juan Antonio Zabala abeltzain getxoztarrak hartu zutena. Biek ala biek azokako saria jaso zuten Mario Fernandez BBKko presidentearen eskutik. Andikoetxearen kasuan barazkien saria jaso zuen. zabalak, berriz, abere biziena. Argazkian, barazkien postu bat Algortako San Lorentzo azokan, Andikoetxeak eta Zabalak ohiko merkatu dutena.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun