Egizu Getxo Euskaldun! elkarteko lagunak Imanol Murua idazle eta "Berria" egunkariko kazetariarekin elkartzekoak dira gaur, asteazkena, “Loiolako hegiak” saiakera-liburuaz berba egiteko. Uribe Kostako irakurzaleen txokoaren hitzordu berri hori 20:00etan jarri dute, Algortako Aldai Patronatuan. Hala ere, ez da gaurkoa izango urte bukaera arteko azken hitzordua. Bihar zortzi, hilak 30, Koro Navarro itzultzaileak Raymond Carverren "Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean" liburuaz eta haren itzulpenaz hitz egingo du, Xabier Payaren gidaritzarekin. Saioa 20:00etan izango da Algortako Villamonte kaleko kultur etxean, Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak (EIZIE) antolatuta, Egizuren laguntzaz. Argazkian, "Loiolako egiak" liburuagatik Euskadi Saria jaso zuen Imanol Muruak / cc-by-sa
Donostia Kultura.