Ostegun honetarako, abenduak 23, publizitate sexistari buruzko jardunaldia antolatu dute Algortan Bilgune Feministak. Iluntzeko 7:30etik aurrera, gai horren inguruko zine-forum saioa eskainiko dute Villamonte kaleko kultur etxean. Horretaz gain, iragarki eta irudi sexistak egongo dira ikusgai bertan. Ez da kasualitatea ondoko garaiak helduta eragile feministak aipatu gaiari heltzea. Izan ere, Bilgune Feministak behin baino gehiagotan salatu du kontsumoa ez ezik, publizitate sexista ere nabarmen handitzen dela Gabonetan. Haren ustez, telebistako iragarkiak eta jostailuen katalogoak ikustea besterik ez dago "egoeraren larritasunaz jabetzeko". Horregatik, halako iragarkien aurkako kanpaina jarri zuten abian iaz, eta "jostailuen katalogo sexistei" erreparatu zieten bereziki. Argazkian, jostailu iragarkietan ohikoa izaten da neskatoa panpinarekin agertzea eta mutikoa ibilgailuekin / cc-by
Espabilauak.