Uribe Kostan ere ilusioa piztu eta amnistia aldarrikatuko du Olentzerok

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 23a, 15:01
Gaur, osteguna, iluntzeko zazpietan Sopelako udaletxeko plazatik abiatuko da Olentzero eta herri osotik kalejiran ibiliko da, ilusioa piztuz eta amnistia eskatuz. Ikazkin zaharrak aipatu duenez, "amets gaiztoak noizbait amaituko dira”. Olentzerok ibilbidean lagun dezatela eskatu die sopeloztarrei, eta euskal jantziarekin joateko aholkua eman die. Bihar, berriz, amnistiaren alde, Olentzerorekin batera kantatzera aterako dira leioztarrak. Hitzordua arratsaldeko bostetan jarri dute Kurkudi herriko tabernan, eta baserritarrez jantzita joatea eskatu dute. Horretaz gain, Gabonetan, urtero bezala, Pili Artze eta Andoni Hernandez errefuxiatu politikoentzako otzara betetzeko produktuak eraman daitezke Kurkudira. Algorta aldean ere bihar lotu dira, arratsaldeko seietan, Amnistia tabernan, herriko kaleak zeharkatuko dituen kalejirarekin bat egiteko. Irudia: cc-pd Etengabe.
Ohi bezala, Gabon hauetan ere ugariak izango dira euskal preso politikoen aldeko mobilizazioak. Tartean, igande honetan, hilak 26, Basauriko espetxera egingo dute martxa, hitzordua 13:00etan jarri dutela Bilbondon. Algortan, Faduratik abiatuko dira autoak, 12:00etan. Urtarrilaren 8an, berriz, “Egin dezagun urratsa” presoen aldeko nazio manifestazioan parte hartzera deitu dute. Martxa 17:30ean abiatuko da Bilboko Aita Donostia plazatik. Bestalde, enkarteladak, poteoak, elkarretaratzeak, brindisak... izango dira Uribe Kosta eta Erandion.

Hona hemen batutako hitzorduetako batzuk:

Algorta:

Abenduak 24, ostirala
12:00 Enkartelada Telletxen.
18:00 Olentzero tabernan.

Abenduak 26, igandea
12:00 Basaurira martxa Faduratik.

Abenduak 31, ostirala
12:00 Enkartelada Telletxen.
19:00 Poteoa tabernatik abiatuta.
20:00 Azken ostirala Telletxen.

Urtarrilak 8, larunbata
17:30 “Egin dezagun urratsa” presoen aldeko nazio manifestazioa, Bilboko Aita Donostia plazatik abiatuta.


Leioa:

Abenduak 24, ostirala
17:00 Amnistiaren aldeko Olentzerorekin abestera. Kurkudin baserritarrez jantzita.

Abenduak 26, igandea
13:00 Basaurira martxa Bilbondotik.

Abenduak 31, ostirala
19:00 Urteko azken ostirala eta errepresaliatuen aldeko brindisa, Plaza Gorrian.

Urtarrilak 8, larunbata
17:30 “Egin dezagun urratsa” presoen aldeko nazio manifestazioa, Bilboko Aita Donostia plazatik abiatuta.

Gabonetan, urtero bezala, Pili Artze eta Andoni Hernandez errefuxiatu politikoentzako otzara betetzeko, produktuak eraman daitezke Kurkudira.


Sopela:

19:00 Sopelako udaletxeko plazatik abiatuko da Olentzero eta herri osotik kalejiran ibiliko da, ilusioa piztuz eta amnistia eskatuz. Olentzerok ibilbidean lagun dezatela eskatu die sopeloztarrei, eta euskal jantziarekin joateko aholkua eman die.

Hona hemen Sopela.net agerkari digitalean zabaldutako Gabon kanta:

Olentzero joan zaigu
mendira lanera
intentzioarekin
ikatz egitera.
Preso errefuxiatu
ta deportatuak
laster nahi ditu denak
gurekin batera

Olentzero dugu begira
espetxe ta atzerrira
eta esan digu
"amets gaiztoak
noizbait amaituko dira"

Horra, horra
gure Olentzero
ez gaude guztiak ta
tristeturik dago.
Kateak apurtzeko
esperantzarekin
Olentzerok diosku
borrokari ekin

Amnistia osoa!
presoak kalera!
denak etxera!

Amnistia osoa
presoak kalera
ta etxera
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun