Hona hemen bihar abestuko dituzten kantak:
Olentzero
Gazteok dekogunez asko esateko
gabon garaian gatoz gazte bezain terko
Olentzero ez dogu asko eskatzeko
oparirik onena delako sekeko!
Gora! Gora! Gure gaztetxea
Sopelak behar dauen gazteen etxea
noiztik da delitua espabilatzea
antolatzea eta indarrak batzea?
Mugitzen segi nahi badozue
behar dan indarrarekin
autogestio bidea zein dan
gure badozue jakin
erdu hona gurekin (bis)
Gazte Asanbladarekin!
Hator, hator
Hator, hator preso etxera
askatasuna gozatzera
gabon gaua ospatutzeko
maite zaituztenekin batera
ikus dezagun ama barrezka
ta aita bere antzera!
Gabi eta Iontxu beste guztiak bezela
sopelan behar direla (bis)
esan dezagun!
Gabon gaua pozik igaro daigun!
Afaltzera joan aurretik ere Gabon gaua ospatzeko asmoz, ostiral honetarako, abenduak 24, hainbat jarduera antolatu ditu Gazte Asanblada Sopeloztarrak. Horrenbestez, arratsaldeko seietan jarri dute hitzordua udaletxe aurrean, tabernaz taberna poteoa egiteko. Eleizalde kalera helduta, berriz, txokolatada egingo dute sabelak apurtxo bat betetzeko. "Saiatu zaitezte baserritarrez jantzita etortzen, giro paregabea sortzeko", aipatu dute neska-mutil sopeloztarrek. Igandean, ohiko lez, "domeka beroa" izango da Sekeko gaztetxean. 18:30ean proiektatuko duten pelikularen ostean, hanburgesak, musika eta giro ona izango dira. Argazkian, Sekeko gaztetxea / ©