Olentzero herriz herri:
Algorta
12:00-14:00 Puzgarriak, hanka-paluak, haurrentzako jolasak, Olentzero panpina eta gutunak bidaltzeko postontzia, Zabala eskoletan. Fruitu lehorrak banatuko dira
17:00 Kalejira Benantzion hasita.
18:00 Olentzero biziduna, musikariak, fanfarrea, txokolatea… Villamonten.
19:30 Portu Zaharrean:
- Txalaparta, bertsolariak, abesbatza.
- Olentzeroren kondaira kontatzea.
- Aurreskua.
20:00 Olentzero erretzea.
Altzaga
17:30 Uztargi Dantza Taldeak deituta, Bekoatik abiatuko da kalejira. Desanexio, Ibarrondo, Benjamin anaia, Txorierri, Obieta, Geltoki, Jado, Jose Luis Goioaga, Obieta eta Bereterretxe zeharkatuta, azoka zaharrean amaituko dute.
18:00 Gautxoriak, Irrintzi, Altzaga ikastolako Gurasoen Elkartea eta Erandioko Gazte Asanblada udaletxeko plazatik abiatuko dira, kalerik kale kantuan aritzeko. Besteak beste, San Jeronimo, Txinboak, Obieta, Benjamin anaia, Ibarrondo, Altzagako ibarra, Obieta, Tartanga, Jado eta Jesus Aranburu kaleak zeharkatuko dituzte. Udaletxeko plazara bueltatuta, 20:00ak aldera, "Olentzero eta Mari Domingi" lana antzeztuko dute gazte asanbladako kideek eta suaren inguruan dantzak egingo dituzte.
Areeta
11:00etatik aurrera: irudi eta erakusketak zabaltzea:
- Olentzeroren irudia, egur-ikatzaren irudia, bendejerak, bertoko abeltzaintza, zilargintza, gaztain-saltzailearen irudia eta abar.
- Perretxikoen erakusketa, fosil eta mineralak, emuak, txori bitxiak…
- Haurrentzako pintura tailerra, haria egitea, altzariak lantzea, otarregintza, uztarriak lantzea, euskal pilota eta abar.
11:00 Erromeria txistulari, trikitilari, albokari, txalapartari eta dultzaineroek alaituta.
11:45 Juan Manuel Etxebarria: “Gabonetako euskal ohitura eta ipuinak”.
12:15 Areetako Berantzagi dantza taldearen emanaldia.
13:00 Bertso saioa Algortako Bertso Eskolakoen eskutik.
14:00 Gabonetako otarraren zozketa.
18:30 Areetako Berantzagi dantza taldearen emanaldia eta Olentzeroren kalejira (betiko ibilbidea). Akabuan, Olentzero erretzea.
Astrabudua
11:00-14:00 Umeentzako jarduerak eta tailerrak Josu Murueta plazan.
18:00 Ignazio Aldeko plazatik abiatuko da Olentzero, ohiko ibilbidea egiteko.
Berango
13:00 "Olentzero eta Edabe Magikoa" izenburuko haurrentzako antzezlana, Santa Anako erabilera anitzeko eraikineko auditorioan.
18:00 Astoak tiratutako gurdian abiatuko da Berangoetako kultur etxetik Olentzero. Simon Otxandategi kalea hartuta iritsiko da udal pilotalekura, bertan neska-mutilei harrera egiteko. Gozokiak banatu ere egingo ditu ikazkinak.
Getxo
17:00 Olentzeroren kalejira Andra Mari kiroldegian hasita.
19:15 Kalejiraren amaiera. Sua Malakaten eta txokolate jana. Musikariek eta dantzariek alaituko dute ibilbidea. Txikien artean gozokiak banatuko dira.
Gorliz
18:00 Olentzero Eliz plazara helduko da.
Itzubaltzeta / Romo
13:00 Trikitilariek giro ederra sortuko dute Itzubaltzeta / Romoko kaleetan.
14:30 Mokadu herrikoia trikitiak girotuta, San Jose elizako arkupeetan.
17:30 Olentzeroren kalejira Romoko kaleetan zehar:
- Dantzen erakustaldia.
- Gabonetako abestiak.
- Gozokiak banatzea.
19:30 Dantzen erakustaldia eta Olentzero erretzea.
19:45 Txokolate jana.
Lamiako
17:30 Metro geltokitik abiatuta, auzoan zehar kalejira egingo dute. Bide guztian, Txikiak Txiki dantza taldeko kideekin izango da.
Leioa
17:00 Amnistiaren aldeko Olentzerorekin abestera aterako dira Kurkudi herriko tabernatik, baserritarrez jantzita.
17:00 Elexalde errotatik Bulebarrera joango da kalejira, handik Sabino Arana kaletik ibiliko da, Luis Libanora heldu arte; eta gero Euskal Etxeen plazara helduko da.
18:30 Bulebarra eta Errekalde plazatik igaro ostean, Kultur Leioan izango da. Bertan, herriko txikienak Olentzerorekin egoteko aukera izango dute euren opariak jaso baino arinago.
Plentzia
18:30 Kalejira Olentzero, zanpantzar eta euskal mitologiako pertsonaiekin (Eguzki, Ilargi, Basajaun, artzainak, sorginak, monjeak, jentilak, momotzorroak, lamiak... zubitik abiatuta.
19:00 Antzezpena Eleiz plazan.
Sopela
17:00 Larrabasterrako Urgitxieta plazatik Udaletxeko plazara arte joango dira. Trikitilariak, albokariak, Olentzero eta Mari Domingi ikusteko eta agurtzeko aukera, enborraren erretzea, dantzak, gaztaina erreak... izango dira. Betiko ohitura jarraituz, baserritarrez jantzita joatea eskatu dute.
18:00 Afaltzera joan aurretik ere Gabon gaua ospatzeko hainbat jarduera antolatu ditu Gazte Asanblada Sopeloztarrak. Horrenbestez, udaletxe aurrean jarri dute hitzordua, tabernaz taberna poteoa egiteko. Eleizalde kalera helduta, berriz, txokolatada egingo dute sabelak apurtxo bat betetzeko.
Urduliz
18:00 Antzinako futbol zelaiko aparkalekutik abiatuko da Olentzero. Hasieran, asto gainean joango den arren, idiek tiratutako gurdira igoko da gero, herria zeharkatzeko, trikitilariez eta Andra Mari elizako haur-abesbatzaz lagunduta. Antsonekoa plazan geldituko da, guztiak kantu kantari aritzeko. Ondoren, udaletxeko plazaraino jarraituko du segizioak, bertan Olentzerok txikien eskaerak entzuteko.