Biharko Gabon gauean erabiltzaileentzako zerbitzu berezia ezarriko du Metro Bilbao garraio enpresak. Goizaldeko ordu batetatik Eguberri-egun goizeko 10:15era bitartean, enborrean (Etxebarri-San Inazio) 15 minutuko eta itsasadarraren eskuin zein ezkerretako adarretan 30 minutuko maiztasuna izango dute trenek. Ondoren, 10:15etik aurrera, zerbitzua jaiegunetako ohiko ordutegia berreskuratuko du. Hala ere, arduradunek jakinarazi dutenez, bihar, 21:00etatik goizaldeko ordu batetara bitartean, metro-zerbitzurik ez da egongo. Argazkian, metro geltoki bat bidaiariz gainezka.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!