Leioan ere izotz pistaz gozatzeko aukera dago

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 23a, 20:23
Gaurtik urtarrilaren 9ra bitartean izotz gainean patinatzeko aukera izango dute leioaztarrek. Udalak 300 metro koadroko pista estalia jarri du Errekalde plazan. Sarrerak bi eurotan egongo dira, baina udalerriko dendaren batean erosketak egiten duenak doan eskuratu ahal izango ditu. Izotz pista 11:00etatik 20:00etara zabalik egongo da. Hilaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, berriz, 18:00etan zabaldu eta 22:00etan itxi egingo dute. Argazkian, Algortan ere izotz pista jarri dute Gabon egunetarako.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun