"Udal kudeatzaileek zerabilten kudeaketa kaxkarrarekin amaitzeko asmoz", 2010eko otsailean "Getxoko hiritar kolektibo batek" udalerriko talde politiko berria sortzea erabaki zuen. Horrela jakinarazi du bere jaiotza
Ciudadanos de Getxo (CDG) udalerriko alderdi berriak, abenduaren 6an estreinatutako webgune espainolean. Eskaintza politiko berria osatzerakoan "udaletxean hartzen ziren erabakiek hiritarrengan eragin zuzen eta positiboa zutela auzokideen artean zabaldutako pertzepzio eskasa izan zen gure motibazio nagusia", CDGko gizonezkoek azaldu dutenez. Dagoeneko, maiatzeko udal hauteskundeetan aurkeztuko dela iragarri du alderdi berriak. Horrela, "udalerriko arazo errealei konponbide errealak eman" nahi dizkie. Beraien ustez, erabakitzean hiritarren partaidetza sustatzea, udal kudeatzaileen eta auzokideen artean komunikazioa hobetzea eta udal elkarte eta auzo kolektiboekin elkarlana dira horretarako giltza. Irudian, CDGren logotipoa / © CDG.