Gabonetako jolas parkea abenduaren 27tik 31ra zabalduko dute Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 24a, 14:25
Aurten ere gazteentzako jolas parkea zabalduko du hilaren 27tik 31ra bitartean Sopelako Udalak. Horrenbestez, Larrabasterrako Urko kiroldegian 14 urtetik gorako neska-mutilei zuzendutako jarduerak egongo dira, 11:30etik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara, sarrera dohainik. Prest egongo diren ekimenen artean honakoak aurki ditzakete hurbilduko diren gazteek: izotzezko rokodromoa, Wii kontsola, mahai-futbola eta mahai-tenisa, besteak beste. Bideojokoei dagokionez, arduradunek jakinarazi dutenez, "OWiinpiada" izeneko lehiaketa egingo dute banaka zein taldeka. Horretan parte hartzeko, jolas parkean bertan izena eman beharko dute neska-mutilek. Argazkian, txikiek ere hainbat jolas izango dituzte / © Sopela.net.
Hala ere, ez da txikientzako jolasik faltako: 4 eta 12 urte bitartekoei zuzenduta egongo dira tailerrak, puzgarriak, ludoteka eta ikuskizunak. Bestalde, parkeak ordutegi berezia izango du abenduaren 31n: 11:30etik 14:30era, alegia. Azkenik, egoitza osoan berogailua egongo dela aipatu dute udal arduradunek.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun