Iaz bezala, gaur Juan Carlos Borboikoaren Gabon mezua eskainiko du Alberto Surioren ETB telebistak bere bigarren katean. Patxi Lopez lehendakariak gidatutako "normalizazio" prozesuaren barnean, ETB2 Espainiako hainbat katerekin (La1, La2, Antena 3, Cuatro, Tele5, La Sexta...) homologatuko da berriz, Franco diktadoreak izendatutako oinordekoaren mezua zabalduz. Iaz bezala ere, lehia eskasa egingo dio kate autonomiko espainolari ETBko kate euskaldunak, ETB1-ek enegarren aldiz Rowan Atkinsonen Mr. Bean pertsonaiaren abenturak eskainiko baitu. Panorama gris eta triste horretan irriak eskainiko ditu
Hamaika Telebistak,
Pirritx, Porrotx eta Marimotots hartuko dituela gaueko 9etatik aurrera. Olentzero haiekin izango da eta Gabon mezua emango du beraiekin. Argazkian, Porrotx eta Marimotots Bizarra Lepoaneko lagunekin.