Urtarrilaren hasieran Nafarroako Beriain mendira joango dira Sekeko gaztetxeko lagunak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 27a, 16:06
Euskal Herriko bazterrak ezagutzen jarraitzeko, Iruñerriko eskualdean dagoen 1.493 metroko Beriain tontorrera joango dira urtarrilaren 3an eta 4ean Sekeko Mendi Taldeko lagunak. "Sopelako gazteon harremanak sendotzeko eta Nafarroako mendirik ikusgarrienetariko bat ikusteko, anima zaitez eta parte hartu", adierazi dute gazte sopeloztarrek. Irteteko eta itzultzeko orduak zehazteke daude oraindik. Afaria eta gau-pasa, berriz, Altsasuko gaztetxean egingo dute. Izena eman nahi duen guztiak sopelakoga[abildua]gmail.com helbide elektronikora bidali beharko du mezua. Bestela, Sekeko gaztetxetik pasa daiteke igandean. Argazkian, Beriain mendia Altsasutik ikusita / cc-by-sa Theklan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun