Sopelako Udalbatzak abenduaren 23ko osoko bilkuran onartu zuen Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailarekin lankidetza hitzarmena sinatzea, babes ofizialeko 143 etxebizitza eraiki ahal izateko Bareño eta Asu sektoreetan. Akordio horren arabera, permuta bidez zehaztuko da, Udalaren izenean dauden lurren trukatzea babestutako etxebizitzengatik, behin horiek eraikita, tokiko iturriek azaldu dutenez. "Azken helburua da etxebizitza premia duten eta, errenta gaitasun urria izanda, merkatu askean aukerarik ez duten familiei zuzendutako etxebizitzak eraikitzea", zehaztu dutenez. Horrela, Sopelako Udalak Eusko Jaurlaritzaren esku jarriko du etxebizitzak eraitzeko lurra, hau da, Bareño sektoreko bi lurzoru eta Asu sektoreko hiru. Tokiko arduradunek aipatu dutenez, "lursail hauek udal plangintzan aurreikusita zeuden, hain zuzen, babes ofizialeko etxebizitzak altxatzeko". Argazkian, Sopelako Udalak urbanizazio lanak abiatu zituen, 2008ko azaroan, Bareño eta Asu esparruetan / © Goiz Argi Komunikazioa.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!