Getxo Kirolak erakundeak bere langileentzako zein udalerriko kirol klubentzako lehen sorospen eta desfibriladorea erabiltzeko ikastaroa antolatu du. Prestakuntza jarduera hori Algortako Fadura kiroldegian izango da hilaren 27an eta 28an, goiz eta arratsaldez. Alvaro Gonzalez Kirol zinegotziak aipatu duenez, "helburua udal kiroldegietan lan egiten duten pertsona guztiek premiazko egoera batean lesio-mota bat edo bihotzeko nahiz arnasketako arazo bat duten pertsonak artatu ahal izatea da. Badakigu desfibriladoreak pertsona askoren bizia salbatu duela eta, horregatik, oso garrantzitsua da ikasketa hori klubetara ere heltzea, horrela, beharrezkoa denean, esku-hartzeko gertu izan daitezen". Ikastaroa
Euskadiko Igeriketa Federazioko langileek emango dute. Eskola horietan 40 bat lagunek hartuko dute parte, eta, arduradunek jakinarazi dutenez, hurrengo hilabeteetan antzeko ikastaro bat antolatzea aurreikusi dute. Argazkian, desfibriladore bat / by-sa
tnarik.