Gabon-egunean hamar urte bete zituen
Koska irratiak. Gauzak horrela, "urte guzti hauetan izandako lagun eta entzule guztiei eskerrik beroenak" eman zizkieten Uribe Kosta eta Erandioko irrati libreko lagunek. Baita "urte askotarako izan dadila" opa ere. Ildo horretan, irratiak egun dituen arazo ekonomikoak kitatzeko, 5 euroren truke, laguntza bonoak atera dituztela jakinarazi zuten Koskakoek. Hala ere, ez dira nola nahiko laguntza bonoak. Urtarrilaren 17an irratian zuzenean egingo duten zozketan parte hartzeko aukera izango dute horiek eskuratzen dituzten lagunek. Sariak ondokoak dira: Ubide Elkartokia jatetxean bi lagunentzako bazkaria eta eskualdeko baserri produktuez betetako otzara. "Ez galdu aukera! Erosi iezaiozu laguntza bonoa ezagutzen duzun koskakideari!", gaineratu zutenez. Argazkia: cc-by-sa Koska irratia.