Gaur, asteartea, EAEra egingo du bisita Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko lehen presidenteordea eta Barne ministroak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Estatuko Segurtasun Indarretako arduradunekin eta enpresariekin biltzeko asmoz. Lehenengo batzarrak goizean izango ditu. Orduan Polizia Nazionala eta Guardia Zibileko agintariekin izango da eta, ondoren, Euskal Enpresarien Elkarteak antolatutako bazkarira joango da. Arratsaldean, Patxi Lopez lehendakariarekin bilduko da Leioako Artatza jauregian. Horren ostean,
Herrizaingo Saileko arduradun nagusiekin bilduko da, Rodolfo Ares sailburua barne. Batzar horretan gai ezberdinak jorratuko dituzte; terrorismoaren aurkako borroka, egoera ekonomikoa eta bi gobernuen arteko harremanak, besteak beste, Herrizaingo Sailak berak jakinarazi duenez. Argazkia: cc-by-sa Askatu.org.