Londresko Oxford Gallery aretoan, arrakasta handia izaten ari da "
XXI. mendeko euskaldunak" erakusketa. Euskal herritarren ikuspegi modernoa islatzen duten tamaina handiko (1,80 x 1,20 metro) argazkiekin batera, jantzi tradizionalak jarri dituzte bertan. Endika eta Ander Basaguren berangoztarrak eta Amaia Hormaetxea bilbotarra dira euskal etxeetan ikusmina piztu duen mostraren sustatzaileak. Berangoko Udala ere dute lagun. Izaera interaktiboa dauka erakusketak. Oxford Galleryn aipatu hiru gazteek gidatutako bisitez gozatu ahal izango dute ikusleek urtarrilera arte. "Lan handia egin behar izan dugu, baina merezi izan du. Arrakastatsua suertatu da. Bisitari asko ditugu eta jakin-min handia piztu du erakusketak", aipatu du asebete Endikak. Urtarrila eta otsailean erakusketa Bartzelonara eramateko asmoa dute. Gainera, euskaldunak dauden munduko beste hainbat tokietan ikusgai jartzea aurreikusi dute artistek, hala nola, Boisen, Amerikako Estatu Batuetan. Argazkian, Londresen bizi diren euskal herritarrei erretratu bitxiak egin dizkie hirukoteak / © XXI. mendeko euskaldunak.