Espainiako Auzitegi Nazionalak 515 urteko espetxe zigorra ezarri die Arkaitz Goikoetxea eta Aitor Cotano preso politiko getxoztarrei, Europa Press albiste agentzia espainolak zabaldu duenez. 2008ko maiatzaren 14an Legutioko Guardia Zibilaren kuartel-etxearen kontrako atentatua egitea leporatzen diete bi gazteei. Horretan, Juan Manuel Piñuel sarjentua hil eta 26 lagun zauritu ziren, guardia zibilen senideak tartean. Iñigo Gutierrez algortarrari, berriz, 8 urteko espetxe zigorra jarri diote, ETAri laguntzea egotzita. Hiru mutilak azaroaren bukaeran epaitu zituzten aipatu auziagatik. Argazkian, auzokideak Cotano eta Goikoetxearen irudiak sostengatzen, aurreko batean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!