Natalia Sainz de la Mazaren kartelak iragarriko du Leioako Pop-Rock lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 28a, 17:50

Natalia Sainz de la Maza Setienek egindako kartelak iragarriko du Leioako Pop-Rock lehiaketaren hamaikagarren edizioa. Izan ere, aurkeztutako 52 lanen artean, "Ampli retro" izenekoa izan da bigarren kartel lehiaketaren irabazlea. Leioako Udalak jakinarazi duenez, obra horiek guztiak ikusgai egongo dira Kultur Leioan urtarrilaren 13ra arte. Ordutegia egunaren araberakoa izango da: astelehenetik ostegunera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era; ostiraletan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 22:00etara; larunbatetan, 17:00etatik 22:00etara; eta igandeetan, 17:00etatik 20:30era. Argazkian, "Ampli retro" izeneko kartel irabazlea / © Leioa.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun