Leioako saskibaloi taldeak indar berriekin egingo dio aurre ate-joka dagoen 2011 urteari. Izan ere, pasa den abenduaren 17an,
etorkizunerako elkarlan hitzarmena (pdf) sinatu zuen udalerriko lau ikastetxerekin. Zehazki,
Betiko ikastola eta
Artatza,
San Bartolome eta
Txomin Aresti eskolak dira gaur egun klubarekin lotutako zentroak. Hitzarmenaren aurkezpena Kandelazuebieta kiroldegian burutu zuten, bertan 500 saskibaloizale baino gehiago bildu zirela. Leioako saskibaloi taldearen ustez, "kolaborazio hitzarmena guretzat oso garrantzitsua da". Bitartean, atzo eta etzi bitartean, ohiko Gabonetako Campus Txikia burutzen ari da kluba Kandelazubietan. Bertan, sei eta hamalau urte bitarteko makina bat neska-mutil ari da jolasean, entseguetan eta elkar ezagutzen. Argazkian, hilaren 17an egindako aurkezpena / © Leioako saskibaloi taldea.