"Euskaraz atseginez" egitasmoaren barruan, zerbitzua gure hizkuntzan emateko moduan dauden merkataritza zein ostalaritza establezimenduak zeintzuk diren ezagutzera eman dute Sopelan.
Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren, Udalaren eta
Aitxu! tokiko euskara taldearen elkarlanari esker, hasiera batean 267 dendari eta ostalariekin jarri ziren harremanetan. Horien artetik 102 saltoki eta tabernetan banatu dute bertoko langileekin euskaraz egin daitekeela frogatzen duen ikurra. Bestalde, horiei guztiei doako zenbait zerbitzu eskaini die Mankomunitateak: hizkuntza eta terminologiari buruzko kontsultak, itzulpenak, testu zuzenketak, agiri zein kartel ereduak, hiztegiak eta merkatari zein ostalariei zuzendutako doako euskara ikastaroak, besteak beste. Argazkian, 2010eko martxoaren 13an "Euskaraz atseginez" egitasmoa aurkeztu zuten Sopelako udaletxeko sarreran / ©
Sopelana.net.