Birziklatutako latekin egindako 26 eskultura ikus daitezke Kultur Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 28a, 18:49

Urtarrilaren 30era arte, "Animalatas" izeneko erakusketaz gozatzeko aukera egongo da Kultur Leioan. Bertan, animaliak simulatzen dituzten 26 eskultura ikus daitezke; horietako bakoitzak alfabetoko letra bat irudikatzen duela. Horiek guztiak Alain Burban artistak egin ditu birziklatutako edari-latekin, Frantziako Les Ateliers Art-Terre arte-tailerrean. Eskulturez gain, Paskal Martinen argazkiak ere aurki daitezke, ingurumenari buruzko hausnarketaren garrantzia piztu nahian. Sarrera doakoa da eta astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 20:00etara, bisita daiteke erakusketa. Larunbat, igande eta jaiegunetan, berriz, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik. Argazkian, erakusketan ikus daitezkeen eskulturetako bat / © Kultur Leioa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun