Abian da Erandioko inauterietarako kartel lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 28a, 18:59

Urte bukaerarekin batera, inauterietarako kartel lehiaketa (pdf) abian jarri du Erandioko Udalak. Tokiko Kultura Sailak otsailaren 11ra arte zabaldu du lanak aurkezteko epea. Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, bi lan aurkeztu ahal izango ditu eta, horiek, Astrabuduako udal bulegoan zein udaletxeko beheko solairuan dagoen Kultura Sailean bertan aurkeztu ahal izango dira. Lehiaketaren irabazleak 600 euro jasoko ditu. Hala ere, ez dute zehaztu erabakiaren berri noiz emango duten. Argazkian, Laxmi Nazabal iazko Erandioko inauterietako kartel lehiaketaren saria jasotzen, Joseba Goikouria alkatearen eta Santi Neira Kultur zinegotziaren eskutik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun