Dendariek DINA3 neurriko orri bana emango diete bezeroei. Horietan, neska eta mutil baten argazkiak agertzen dira, eta, ondoan, moztu eta jarri beharreko 25 jantzi mota: jertseak, kamisetak eta praka bakeroak, besteak beste. Orriaren atzeko partean, berriz, hiztegi txiki bat ageri da, elkarrizketa eredu batzuekin batera. Gainera, Oskorri musika taldeak jantziei buruz abesten duen kanta baten letra ere irakur daiteke. Guztira, 125 dendek parte hartzen ari dira aipatu ekimenean.
GetxOnegin
Tellagorri, Arotza eta Portu Zaharra tabernek irabazi dute Getxoko Udalak abenduaren 18 eta 19rako antolatutako GetxOnegin pintxo lehiaketaren bigarren edizioko epaimahaiaren, bezeroen eta euskararen erabilera onenaren sariak, hurrenez hurren. Guztira, 33 establezimenduk (2009an baino 10 gehiagok) parte hartu dute ekimenean eta 4.150 boto zenbatu direa, iaz baino 650 gehiago; bezeroek pintxoei emandakoak, alegia. Epaimahaiak ematen duen saria Algortako Tellagorri tabernarentzat izan da, “Txakolinarekin gainerretako itsas trikua” pintxoagatik. Bere osagaiak itsas trikua, kipula, berakatza, piper berdea, porrua, tomatea, Itsas Mendi txakolina, gatza, piperbeltz zuria, esne-gaina eta gurina dira. Guztira 550 pintxo saldu zituzten. Bestalde, herritarren iritziz, pintxorik baloratuenaren saria Itzubaltzeta / Romoko Arotza tabernarentzat izan da. Ostatu horrek, gainera, bigarren urtez lortu du saria. Oraingo pintxoa “Wind txikia” izenekoa izan da, filo-pasta, espinaka, kipula karamelutan, mahaspasa, pinazi, tomate eta legatzarekin eginda. Azkenik, "euskararen erabilera onena" erakutsi duen taberna, hau da, "euskara hoberen zaindu duenaren saria" Algortako Portu Zaharra tabernarentzat izan da. Bere pintxoa “Begetariano mexikarra” izan da, piper berde, piper gorri, "jalapeño", "guakamole", berenjena eta tipularekin.
Puntuazioa eman zuten herritarren artean zozketatuko bi pertsonentzako afaria (Basalbo tabernan) Baserri taberna algortarrean pintxoa jan eta “Mexikotik mundura eta Baserritik gure ahora” leloa ipini zuen auzokide batentzat izan da. Gogoratu puntuak emateaz gain, "hitz goxoak" ere asmatu behar zirela. Bestalde, Euskolabel produktuen otzara Areetako Rio tabernan pintxoa jan zuen Jon Aurrerentzat izan da. Berak jarritako leloa: “Ortuan hartu, ahoan sartu”. Euskolabel produktuak erabili zituen tabernarien otzara Algortako Sustrai tabernarentzat izan da.