"Gure emakumeak" izeneko egutegia salgai jarri du Berangoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 29a, 10:38

Dagoeneko salgai dago Berangoko Udalak 2011rako egindako egutegia, euro baten truke. Bildutako dirua Vicente Ferrer Fundazioari emango diote, Indian dituen egitasmo ugarietarako. "Gure emakumeak" lanak udalerriko andre askok musu truk emandako argazkiak biltzen ditu. Atzo, gaur eta biharko emakumeak dira irudien protagonistak. "Beraiekin, beraiengatik" lelopean, ekimenean lagundu dutenen izenak ere biltzen ditu argitalpenak. 2011ko egutegiaren portadan, Agata Otxandategiren irudia antzeman daiteke, batutako argazki guztiekin osatuta. Argazkian, martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, erakusketa osatu zuten Berangoko emakumeen irudiekin / © Berango.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun