Urtarrilean topaketa egingo dute Berangoko abesbatzek. Hilaren 15ean izango da, Santa Anako erabilera anitzeko eraikineko auditorio berrian, 19:00etatik aurrera. Orotara, lau koruk parte hartuko dute: emakumeen elkartearena, Nagusien Etxeko abesbatza, Simon Otxandategi dantza taldekoa eta parrokiako korua. Bestalde, hilean zehar Nagusien Etxean izango diren ekitaldien artean, zinema arratsaldeak nabarmen daitezke. Hilaren 17an, arratsaldeko seietatik aurrera, "Pequeña miss Sunshine" film luzea proiektatuko dute. 21ean, berriz, "El cuidado de nuestros pies" izeneko hitzaldia eskainiko du Mirian Frau Nagusien Etxeko podologoak, 18:30etik aurrera. Azkenik, urtarrilaren 26an, Bilboko Arriaga antzokira joango dira, bertan "El caserio" zarzuela ikusteko. Interesatuta daudenek Nagusien Etxean eskatu beharko dute informazioa. Bertan erreserbatu beharko da sarrera. Argazkian, joan den ostegunean inauguratu zuten Berango Antzokian izango da abesbatzen topaketa / ©
Berangoko Udala.