Kirol instalazioak erabiltzeagatik ordaindu egin beharko da Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 29a, 11:02
Otsailean kiroldegiko instalazioak erabiltzeagatik kobratzen hasiko da Gorlizko Udala. Tokiko atletismo pista eta futbol zelaian aritu nahi diren familiek 20 euro ordaindu beharko dituzte urtero, pertsona bakoitzeko. Aipatu zerga instalazioen "ordena eta kontrola ziurtatzeko" modu bat dela dio Emma Calzada alkateak. Duela gutxi, erabilera anitzeko pabilioia inauguratu zuten eta, horrekin batera etorri da aipatu tasa. Eraikin berri horrek kirol eta kultur ikuskizunak hartuko ditu eta ikastaroak egiteko ere erreserbatu ahal izango da. Bitartean, Gorlizko Kirol Elkartekoek instalazio guztiak doan erabili ahal izango dituzte partida eta entrenamendu egunetan. Argazkian, bi gazte palan jolasten / © Portalena Esku Pilota Kirol Elkartea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun