Beste zazpi edukiontziri su eman diete Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 29a, 11:31
Ezezagunek zazpi edukiontzi erre dituzte gaur goizaldean Sopelan. EFE albiste agentzia espainolak Ertzaintzaren iturriak izan ditu aipagai kale erasoa beharrean piromano bat edo batzuen ekintza izan dela adierazteko; "horiek bakarrik jarduten duten arren". 5:15 aldera piztu da sua Zubigane kalean, Correos-etik eta Sopelako metro geltokitik gertu. Ondorioz, zazpi kontainerrek eta alboan zegoen ibilgailu batek kalteak izan dituzte. Orain bi aste, kale horretan bertan lau edukiontzi erre zituzten eta beste bost Zabalbide kalean. Aipatu ekintza ere piromano bati egozten diote. Argazkian, 2009ko abenduaren 6an, goizaldean, ezezagunek Leioan eragindako suteek 19 edukiontzi eta 8 ibilgailu kiskali zituzten. Gaixo psikiatriko bati leporatu zizkioten ekintzak / © Leioa.net.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun