Urtebete pasa da
Barrikako Udalak herriko lorategi eta lur-sailetako hondakin begetalak gaika biltzeko zerbitzua abian jarri zuenetik. Horren harira, abenduaren 14an, zerbitzu horren balorazioa egiteko hitzaldia hartu zuen udaletxeak. "Barrikan auzoz-auzo" izeneko ekimenaren bidez, 107.647 kilo hondakin bildu dituzte guztira. Hala ere, horietatik 3.147 kilo ez ziren organikoak. Konposta egiteko egokia ez zen lehengaia banandu ostean, erabil zitekeen 58.019 kilo material lortu zuten. Barrikako Udalak sistema horren aldeko apustua egin zuen, "udalerriko hondakinen kudeatze jasangarria optimizatzeko", udal iturriek adierazi dutenez. Modu horretako material begetalaren biltze selektiboa egiten duen antzeko zerbitzurik ez dago Bizkaia osoan, azpimarratu dutenez. Argazkian, hilaren 14an egindako hitzaldia / © Barrikako Udala.