Gazte bat atxilotu dute Neguri eta Algortan aparkatutako 14 ibilgailutan lapurtu duelakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 29a, 16:56

Ertzaintzak 19 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo, Getxo udalerrian 14 ibilgailutan lapurtu izana egotzita, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak zabaldu duenez. Udatik hona beste hiru aldiz atxilotu dute gaztea, delitu bera leporatuta. Joan den astelehen goizaldean, Neguriko eta Algortako kaleetan zein garajeetan aparkatuta zeuden 14 ibilgailuren barruan lapurtu zuten. Ebasketa guztietan metodo bera erabili zen: leiho bat apurtu eta barru guztia nahasita utzi, mota guztietako objektuak eramanez. Polizia iturrien arabera, lapurtzeko modu hori beste zenbaitetan erabili izan du Getxon, Ertzaintzak aurretik jada atxilotu duen mutilak. Atxiloketak abuztuaren hasieran eta irailaren amaieran izan ziren, eta Getxoko Udaltzaingoak ere azaroan atxilotu zuen. Susmagarria 19 urteko gizonezko bat da, eta atzo goizeko hamarrak jota zeudela aurkitu zuten Neguri Etorbidean, ustez indarrez irekitako ibilgailuetatik lapurturiko zenbait objektu zituela. Herrizaingo Sailak gaineratu duenez, atxilotuak esandakoari jarraiki, lapurretetan lorturiko beste objektu batzuk aurkitu zituzten Neguriko zonaldeko zuhaixka batzuetan ezkutaturiko kirol-poltsa batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun