Etzi urteko azken ostirala izaki,
Etxeratek egindako deialdiari erantzunez Euskal Herri osoan euskal presoen alde egingo diren mobilizazioetan parte hartzera dei egiten die
LABek euskal langileei eta jendarteari, oro har. Halaber, urtarrilaren 8an Bilbon "Egin dezagun urratsa, eskubide guztiekin euskal presoak Euskal Herrira" lelopean egingo den nazio manifestazioan parte hartzeko deia ere egiten dugu. 2010ean ere Espainiar Gobernuak indarrean izan duen espetxe politika salatu nahi dugu LABetik. Larria da euskal preso politikoei dagozkie eskubide guztiak ez betetzea, eta larritasun hori areagotu egiten da gaixo diren presoen eta kondena beteta izan arren kartzelan bahituta jarraitzen duten presoen kasuan. Kalean beharko luketen eta oraindik kartzelan diren preso guztien berehalako askatasuna eskatzen du LABek. Gaur gaurkoz 700 euskal herritar baino gehiago dago preso, gehienak Euskal Herritik urrun, ehunka kilometrora. Argazkian, LAB presoen alde Areetan, azaroaren 5ean.