Metro Bilbao hamargarren urtez ibiliko da Gabon zahar gauean eta bost minuturo egongo dira trenak ordu jendetsuenetan. Abenduaren 31n, azken konboiak ondoko orduetan irtengo dira: 20:20an Plentziatik; 20:40an Santurtzitik Etxebarrira; 21:01ean Etxebarritik Santurtzira eta 21:06an Etxebarritik Plentziara. 00:45ean hasita, goizaldeko 3:00ak arte, trenak bost minuturo ibiliko dira Etxebarri eta San Inazio artean, hamar minuturo Bidezabal eta Santurtzira eta 30 minuturo Plentziara. Goizaldeko 3:00ak eta 6:00ak bitartean, maiztasuna hamar minutukoa izango da Etxebarri eta San Inazio artean, eta 20 minutukoa gainerakoan. Halaber, 6:00etatik 9:00ak arte, trenak bost minuturo ibiliko dira Etxebarri eta San Inazio artean, hamar minuturo Bidezabal eta Santurtzira eta 20 minuturo Plentziara. Bestalde, urte berriarekin batera ez dira bakarrik argia (%9,8) eta gasa (%3,8) igoko Metro Bilbaok ere bataz beste %2,5 igoko ditu txartelak (
ikusi tarifa berriak) 2011ko urtarrilaren 1ean. Besteak beste, creditrans-a erabilita 2 zentimo gehiago bidai bakoitzeko; joanaldikoa erabilita 5 zentimo gehiago. Argazkian, metro geltoki bat bidaiariz gainezka.