Eusko Jaurlaritzak urtarrilean abiaraziko ditu berriro Leioa eta Erandioko campuserako tranbiaren kotxetegiak egiteko lanak. Aipatu obrak uztailean geldiarazi zituzten Lamiakoko orubean kutsatutako lurrak aurkitu zituztelako. Hilabete horretan bertan jarri zuten kotxetegietako "lehen harria".
Eusko Trenbide Sareak (ETS) martxoan agindu zituen obrak, 4,17 milioi eurotan; eta lursailaren garbiketa lanak ekainean hasi ziren. Lehenengo probetan ez zen kutsadura arrastorik aurkitu eta lanekin jarraitu zuten. Hala ere, bigarren analisi batean, beruna, merkurioa, artsenikoa eta polikloruro bezalako metal astunak eta petrolio zein olio hondakinak aurkitu zituzten orube azpiko toki askotan. Ondorioz, lurraren kalitatearen ikerkuntza, garbiketa plana eta lurraren hondeatze gestiorako txostenak osatu behar izan zituzten, Ihoberi bidaltzeko. Orain bi ostegun, hilaren 16an, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailak prozesuaren hasiera onartu zuen. Garbiketa lanak urtarrilean abiaraziko dituzte. Lau astez luzatuko dira. Ondoren, kotxetegiak eraikitzen jarraituko dute. Eneko Arruebarrena Leioako alkateak azaroan plazaratu zuen lanen atzerapenen inguruko
irakurketa instituzionala. Orain egun batzuk, beste eragile politiko batek, tokiko ezker abertzaleak,
Leioan tranbia beharrezkoa ote den. Argazkiak, horrelakoak izango omen dira tranbiaren kotxetegiak / © Leioa.net.