Imanol Landa alkatearen dekretuz, urtarrilaren 6ra arte, ikuskizun publikoak eta aisialdiko jarduerak ixteko ordutegia bi orduz luzatuko dute Getxo udalerrian. Beraz, aipatu egunetan bi ordu beranduago zerratu ahal izango dute tabernek. Eusko Jaurlaritzaren Ikuskizun publikoen eta jolas-jarduerei buruzko Legearen arabera, astelehenetik ostegunera zein igandeetan; 00:30ean itxi behar izaten dute tabernek eta jatetxeek; 02:00etan disko-tabernek, pubek, karaokeek eta antzekoek; eta 04:00etan diskotekek eta dantzalekuak. Beti ere jaiegun bezpera ez bada. Ostiral, larunbat eta jaiegun bezperetan, berriz, 01:30, 03:00 eta 05:00ak arte izan ohi dute, hurrenez hurren. Gauzak horrela, Gabon zahar gauean, aipatu azken ordu horiei bi gehiago gehitu beharko dizkiete Getxo udalerrian parranda egin nahi duten gautxoriek. Ostalariei ordu erdi ematen diete establezimendua husteko. Argazkian, parrandazalea gauaz gozatzen.