Ohi bezala, Gabon hauetan ere ugariak izaten ari dira euskal preso politikoen aldeko mobilizazioak. Tartean, abenduaren 23an, Olentzerok lagunduta, amnistiaren aldeko koplak abestuz ibili ziren Sopelan. Urtero bezala auzokide ugarik presoen aldeko aldarrikapena kaleratu zuten eta ekimen honetarako hiru hamarkadetako historia luzea duen ikazkin zaharraren panpina apaindu eta prestatu zuten.
Hona hemen Sopela.net agerkari digitalak egindako kalejiraren bideo-laburpena:
"Etxean nahi ditugu!" lelopean, bihar, abenduak 31, urteko azken ostiraleko mobilizazioa egingo dute Euskal Herriko auzo eta herri guztietan.